XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuiko hankaren tolestura bere puntturaino iritxi denean, orduan hasten da lerratze-mugimendua.

Lerrapena Eskuiko hanka jaurtiketa-direkzioan luzatzen da indarrean, bitartean lerrapen laun bat (jauzirik gabekoa) egin daiteke oinzolaren edo orpoaren gainean.

Une berean oldar-hanka mugimendu bizkor batean luzatuz aurrera jauzi-mugarri aldera eramaten da.

Garrantzitsua da lerratze-mugimendua egitekoan buruaren, enborraren eta besoen postura lehen bezala gordetzea.

Horrela jaurtitzailea jaurtiketa egiteko postura posturan jartzen da eta.

Jaurtiketa-postura Eskuiko hanka, tolestaturik, jaurtiketa-direkzioan lihoakeen irudimenezko linea batean bermatzen da, zirkuluaren erdigunean gutxi gora-behera.

Oinak 120tik 150era graduko angelu bat egiten du jaurtiketa-direkzioarekin.

Belauna eta eskuiko kadera piska bat aurrerantz atereak dituela, pelbi-ardatza ia jaurtiketa-direkzioari begira.

Pelbi-ardatzaren eta sorbalda-ardatzaren artean halako bihurritze nabari bat ageri da, zeren lerratze-posturari dagokionez bizkarrak jaurtiketa-direkzioa hartu bait du.

Gorputzaren grabitate-zentrua eskuiko hankaren gainean aurkitzen da.

Eskuiko besoaren ukondoa pisua baino beherago aurkitzen da.

Ezkerreko oinak bere barrualdeaz ukitzen du lurra jaurti-mugarrian: jaurtiketa-direkzioan egin den linea irudimenezko hartatik piska bat (oin 1/2 edo 3/4 bat) ezkerretarago.

Jaurtiketa Pisua jasotzearekin hasten da benetako jaurtiketa (eskuiko hanka luzatzekoan alegia) eta ezkerreko gorputz-aldea jaurtiketa-direkzioan jartzen denean bukatzen da.

Hanketatik hasiaz, enborra indarrean jasoaz eta pelbia bueltatuz, bularra aurrera eta gora ateratzen da jaurtiketa-direkziorantz.

Ezkerreko hanka eta ezkerreko gorputz-aldea tenkatu egiten dira eta belauneko eta kaderako artikulazioetan lotzen, halako eran ze mugimendu-oldarra ezkerretara desbidatzeko arriskurik ez bait da uzten.

Eskuiko besoa bularra jaurtiketa-direkzioan hartzen denekoxe hasten da indar-egiten.

Fase honetan eskuiko sorbalda ezkerrekoa baino piska bat goratxoago aurkitzen da.

Eskuiko besoaren ukondoa pisuaren atzetik gelditzen da jaurtiketa-mugimendua egitekoan eta kanpora begira, jaurtiketa-angeluak 40tik 42ra gradu izaten ditu.

Eskuiko eskuko hatzek ematen diote pisuari azken azelerazio-bultzada.

Oldar-baretzea Pisua eskutik atera denean, eskuiko hanka aurreratuz eta une berean belaunikatuz baretzen da gorputzaren oldarra.